XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KONTZEPTUAK Behin-betiko diagnostikoaBehin-betikotzat ulertzen da gaixoa atenditu zuen zerbitzu klinikoaren edo fakultatiboaren iritziz ospitaleratzea ekarri zuen eritasun nagusiaren diagnostikoa, nahiz eta bere egonaldian zehar agertu izan konplikazio garrantzitsuak edota bestelako eritasunak ere.
KontsultaZerbitzuaz balia daitezkeen guztiek ospitaleez kanpoko laguntza-taldeko edozein arduradunekin indibidualki izan ditzaketen harremanei deitzen zaie kontsulta.
Ospitale-zentroaMedikuntza eta Erizaintzako zerbitzu iraunkorra eskaintzen duena da, ohez hornitua eta asistentzia jarraituarekin.
Egindako egonaldiakEgindako egonaldien zifra, ospitaleratutako gaixoen eguneko zentsuen urteko baturari dagokio.
Sano jaioberriak ez dira gaixoen eguneko zentsuan sartzen.
Ospitaleez kanpoko osasun-zentro publikoakHonako hau da erabilitako zentroen sailkapena:
AnbulatorioakGizarte-Segurantzako onuradunei medikuntza orokorreko, pediatria-puerikulturako eta espezialitateetako asistentzia ematen dieten zentroak dira.
KontsultategiakGizarte-Segurantzako onuradunei medikuntza orokorreko eta pediatria-puerikulturako asistentzia ematen dieten zentroak dira, espezialitate hori kontsultategiak diharduen zonan hala ezarrita baldin badago.
Osasun-zentroakOsasun eta Kontsumo Ministerioak emandako Oinarrizko Osasun Egiturei buruzko 137/84 Errege Dekretuaren 2. atalean adierazitakoaren araberako osasun-laguntzak eskaintzen dituzten zentroak dira.
Larrialdietarako zerbitzuakGizarte-Segurantzaren onuradunei asistentzia arratsalde-gaueko orduetan eta jaiegunetan ematen dieten zentroak.